Nortzuk gara

Mendaron (Gipuzkoa) kokatutako enpresa gara, etxebizitza zein industriarako instalazio eta irtenbide teknikoetan espezializatua, energia-eraginkortasuna ardatz hartuta. Eguzki-energiako (plakak, bateriak, ibilgailu elektrikoentzako kargagailuak eta sare elektrikorik gabeko kokalekuetarako irtenbideak) eta aerotermiako (zoru erradiatzailea, klimatizazioa, ur bero sanitarioa/UBS eta galdaren ordezkapena) proiektuak neurrira diseinatu eta gauzatzen ditugu, xehetasun guztiak zainduz instalazio errentagarri, seguru eta jasangarriak lortzeko.

Horrez gain, gure eskaintza osatzeko zerbitzu integralak eskaintzen ditugu: muntaketak eta lan bereziak, fluidoen instalazioak, elektrizitate-lanak, igeltserotza/pladur/pintura eta enpresentzako laguntza azpikontratazio bidez. Batez ere Euskal Herrian egiten dugu lan, baina proiektuak eskatzen duenean Espainiako edozein lekutara ere desplazatzen gara, beti ere hurbiltasun, seriotasun eta emaitzarekiko konpromiso berarekin.

Lan-taldea